• eu
  • es
  • en
  • 3D Inprimaketazko Filamentuen Fabrikazio Unitatea

    Konposatu termoplastikoen fabrikazio eta egokitze unitatea 3D inprimaketarako 1,75mm eta 2,85mm-ko diametrodun filamentu eta galauts/mikrogalauts forman. 200g eta 20Kg/egun bitarteko ahalmendun sorta esperimentalak egiteko, elastomero termoplastikodunak, material gogorrak, konposatu sendotuak, nanokonposatuak, biomaterialak eta ezaugarri termiko handiko termoplastikoak (380˚C-rainoko urtze tenperatura).

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • 3NTR A2 inprimagailu industriala
    • Ardazbakarreko estrusorea
    • Estrusio pilotua
    • Granulatzaile sistema
    • Micrompounder DSM Explore

    Ámbitos de aplicación

    3D/AMrako materialak

    AM Digital Chain. Kate digitala

    AM diseinua eta aurre-prozesu digitala

    AM prozesuen balidazioa

    AM/3D Printing prozesua

    Post-prozesua

    Teknologia eta prozesu laguntzaileak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    3D inprimaketazko material polimeriko berrien garapena

    1,75mm eta 2,85mm-ko diametrodun 3D inprimaketarako galauts eta filamentuen neurrizko formulazioa. Konposatu termoplastikoen egokitzapena 3D inprimaketazko filamentuetan. Produktu eta prozesu fitxa teknikoen definizioa. 3D inprimaketazko materialeen konposizio kualitatibo eta kuantitatiboaren determinazioa.

    Emisioen toxikotasunaren balioztatzea

    3D inprimaketa prozesuetan in situ jasotako nanopartikulen emisioetako ohiko bizidunen (liseri traktua, biriki, bihotz, burmuin…) ereduetan in vitro toxikotasunaren ikerketa. Protokoloen lanketa.

    FFF/FDM teknologia bidezko produktuaren diseinu eta garapena

    Eredu, pieza, txertaketa eta tresnerien diseinu eta lorpena FDM teknologiadun 3D inprimaketa bidez. Termoplastiko eta konpositeen eraldaketa prozesuetako serie laburreko molde inprimatuen lorpen eta balioztatzea.

    Jasangarritasun eta birziklagarritasun balioztatzea

    Bizi-Zikloaren Analisiaren (BZA) ingurumenaren eta ekonomiaren metodologien bidezko fabrikazio gehigarriaren prozesuaren jasangarritasunaren balioztatzea. Birziklapen sistemen garapena eta inplementazioa.

    Prozesu parametroen optimizazioa

    Prozesu eta karakterizazio kimiko, morfologiko, fisiko, mikroegitura, mekaniko eta estandarren araberako (ISO, UNE, ASTM, DIN, BS) suarekiko portaeraren parametroen zuzenketa optimoa. Prozesu ondorengo aplikazioa eta prozesatze gida eta material zehatz eta amaiera piezei loturiko 3D inprimaketa protokoloen lanketa.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    GAIKER
    Harremanetarako pertsona:
    José Luis Gómez Alonso