basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

3D Inprimaketazko Filamentuen Fabrikazio Unitatea

AZALPENA

Konposatu termoplastikoen fabrikazio eta egokitze unitatea 3D inprimaketarako 1,75mm eta 2,85mm-ko diametrodun filamentu eta galauts/mikrogalauts forman. 200g eta 20Kg/egun bitarteko ahalmendun sorta esperimentalak egiteko, elastomero termoplastikodunak, material gogorrak, konposatu sendotuak, nanokonposatuak, biomaterialak eta ezaugarri termiko handiko termoplastikoak (380˚C-rainoko urtze tenperatura).

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

3NTR A2 inprimagailu industriala +

FFF teknologiadun (Fused Filament Fabrication) 3NTR A2 inprimagailu industriala 80˚C-tako tenperatura kontrolatuko eraikuntza ganberarekin eta 620x355x500 mm dimentsioekin, 3 punta beroko estrusio burua (410˚C) eta hozketa, 135˚C-rarteko eraikuntza beroa duen plataforma.

Ardazbakarreko estrusorea +

Haake Rheocord-Rheomex 19mm-ko diametrodun ardazbakarreko estrusorea eta Haake Polylab tortsio-pare erreometroa, 1,75mm-ko diametrodun filamentuetarako ahokoarekin.

Estrusio pilotua +

1,75mm eta 2,85mm-ko diametrodun filamentuak lortzeko ahokoak dituen estrusio pilotua, Leibstritz Micro 27 GL ardazbikoitzeko compounding estrusorean eta ardazbakarreko 30mm-ko luzeradun ahokoa duen estrusorean oinarrituta, Brabender dosifikagailu grabimetrikoak, ur bainu edo airez haizetutako hozketa, arrastaketa sistema eta bobinaketa sistema.

Granulatzaile sistema +

GALA LPU granulatzaile sistema murgildua 20Kg/h-ko gehienezko granulazio emariarekin, 315˚C-ko gehienezko lan tenperatura xafla zulatuan.

Micrompounder DSM Explore +

Micrompounder DSM Explore ardazbikoitz konikoa 15zm3 nahasketa bolumeneko ganberaduna, 21˚C eta 400˚C tenperatura lan tartea, 1 eta 250rpm abiadura/zizaila tartea.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
3

3D inprimaketazko material polimeriko berrien garapena

services book icon
7

Emisioen toxikotasunaren balioztatzea

services book icon
4

FFF/FDM teknologia bidezko produktuaren diseinu eta garapena

services book icon
6

Jasangarritasun eta birziklagarritasun balioztatzea

services book icon
5

Prozesu parametroen optimizazioa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

GAIKER-IK4

Parque Tecnológico de Bizkaia, Edificio 202

48170 ZAMUDIO, BIZKAIA

Harremanetarako pertsona:

José Luis Gómez Alonso

gomez@gaiker.es

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad