Basque Industry 4.0 ekimenak helburutzat du teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan, gaitasun eta teknologia gorakor berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan, material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta sostengarritasuna zaintzea eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.
Irakurri gehiagoGidaritza Taldeak zuzendutako lankidetza publiko-pribatuaren bitartez inplementatzen da.
Euskadi oinarri industrialeko ekonomia bezala kokatzea,
ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz.
Euskal enpresei laguntzea ezagutzan intentsiboagoak diren eta balio erantsi handiagoa duten fabrikazio-jardueretarantz aurrera egiten
Diziplina aniztasuna eta konbergentzia teknologikoa bultzatzea modu egituratuan, best in class fabrikazio gaitasunak eta konponbideak garatzeko, eskura dauden baliabideak optimizatuz
Tokiko zein nazioarteko balio-kateak integratzea, erantzuna emateko fabrikazio aurreratuko erronkei horretarako elkarrekin batuz sektore bakoitzaren eta sektoreko enpresen gaitasun bereziak
Lankidetza- eta laguntza-formulak bultzatzea Fabrikazio Aurreratuaren arloko I+G+B-ren emaitzen industrializazioa azkartzeko
Laguntza ematea fabrikazio aurreratuaren arloko teknologia eta kudeaketa-sistemen inguruko hezkuntza eta prestakuntza praktikoari, produkziotik hurbil arituz.
Fabrikazio aurreratuko garapen teknologikoarekiko konpromisoa
funtsezkoa da industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta
enpresen posizionamendua ziurtatzeko balio erantsi handiko
merkatu nitxoetan.
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena.
Euskadin erreferentziazkoa den diziplina anitzeko ekitaldi bat da, estrategia, teknologia eta esperientziak uztartzen dituena eta harremanak sustatzen dituena.
Bilatu hemen zure proiektua garatzeko finantzaketa. Ateak zabaltzen dizkizugu 4.0 laguntza espezifikoak eskura ditzazun.